Iseo: "`Etxean´ diskoa oso modu berezian jaio da, prestau barik"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko ots. 26a, 10:20

 Iseo musikari nafarrak kontau deuskunez, Dodo eta bera mikro barri bat probetan ebilzan estudioan eta abesti batzuen bersinoak kantau ebazan, kitarreagaz batera. Berak jakin barik, Dodok grabau egin eban eta grabazinoa entzun ostean, Iseok berehala erabagi eban grabautakoa kaleratu behar ebala. Holan jaio zan `Etxean´ EP-a. Lau kantu ezagunen bersinoak bildu dauz: Mikel Laboaren `Txoria txori´, Hertzainak-en `Aitormena´, Benito Lertxundiren `Baldorba´ eta Berri Txarrak-en `Eskuak´. Kantuok publiko aurrean aurkeztea gustauko litzakiola esan deusku Iseok, baina orain Iseo & Dodosound-en hirugarren diskoan lanean dabil. Ez dau baztertzen aurrerago egitea. 

Osorik irakurri