LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdian, hamasei film sartzen dira aurten sail ofizialean. Alaitz Arenzana da zuzendari artistiko barria. Nahi dogun bezala bizitzeko aldarria egingo da hemeretzigarren edizino honetan. Asteon, Euskal Zine Bileragaz akordioa lortuta, Lekeition be ikusi ahal izango dira Zinegoak jaialdiko filmeak. ZG Hedapena programeari esker, martiaren 7tik aurrera, hau da, Bilbon amaitu ostean, Hego Euskal Herriko 45 herri baino gehiagotan eskeiniko dira Zinegoak jaialdian izandako filmeak.