Jokin Arbe eta Imanol Lopez garaile izan dira neguko zesta torneoaren lehen faseko azken jardunaldian baina ezin izan dabe sailkatu finalaurrekoak jokatzeko. Erkiaga eta Zabalak Beaskoetxea eta Ibon Aldazabalen aurka jokatuko dabe lehen finalaurrekoa eta Goikoetxeak eta Aimar Aldazabal, Olharan eta Etxetoren aurka lehiatuko dira bigarrengoan. Jokin Arbek zapore gazi-gozoagaz amaitu dau txapelketea: triste kanporatuta geratu dalako eta pozik Gernika Jai Alai frontoian sekulako giroa dagoalako.