Hezkuntza lege barriagaz Eskola Publikoak indartuta urten beharko leukela uste dau hezkuntza zentroetako zuzendarien alkarteko buruak. Hezkuntza arau barria sortzeko zirriborroan sare publikoa indartzeko ausartago jokatu behar dala esan dau. Baina ez da indartuko kanpotik hartuko diran erabagiakaz bakarrik, Iñigo Salaberria HEIZEko buruaren eritxian.
Bestalde Salaberriaren eretxian musukoa kentzeak komunikazinoa erreztuko leuke ikasle eta irakasleen artean. Eta neurri horrek batez be mesede ikasle txikienei egingo leuskiela esan deusku HEIZEko, Bigarren Hezkuntzako Zentroetako Zuzendarien Alkarteko, buruak Iñigo Salaberriak.