Bilboko Eleibarrutiak Bake Topaketea eratu dau zapatu honetarako, martiaren 5erako. Toki batean batu beharrean, bikaritza guztietara zabalduko da ekimena. Ardatza "Maixabel " pelikulea izango da, eta ikusentzunezko horregaz batera Eusko Jaurlaritzako espetxeetako aholkularia dan Jaime Tapiaren ikusentzunezkoa zabalduko da, justizia barritzaileaz. Zapatuan bertan egingo da leku batzuetan, baina beste egun batzuetara zabaldu dabe beste batzuetan.