Nerea Albisu: "Ez dakigu Txernobiletik gurera etorten diran umeak bizirik dagozan"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko mar. 2a, 12:13

Chernobil alkarteak dirua batzeko kanpaina bat hasi dau Ukrainako biztanleei laguntzeko. Egunokaz komunikazinoa oso txarra da Ukrainan bizi diranakaz, eta eurakaz berba egitea lortu dabenean, barri txarrak jaso dabezala esan deusku Chernobil alkartetik Nerea Albisuk.

Agintariakaz berbetan dabilz, korridore humanitario bat egin ahal izateko. Arratsaldean Jaurlaritzako ordezkariakaz dauke bilera. Ukrainarrei laguntzeko kontu korronte bat zabaldu dabe. Momentu honetan udan Euskal Herrira heltzen diran umeengana heltzea oso gatxa da, baina horretarako aukerea dagoanean, laguntza prest izatea itxaroten dabe, eta horretarako egingo dabe diru bilketea.

Osorik irakurri