Pandemiaren ondorioz ia 200 mila pertsona bazterketa-egoera larrian Euskadin

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko mar. 3a, 13:20

Pandemiaren ondorioz ia 200 mila pertsona bazterketa-egoera larrian geratu dira Euskadin. Diru asko eta oso gitxi kobretan daben pertsonen arteko alde ekonomikoa tik gora hazi da. Guraso bakarreko etxeetan, ama bakarrak izaten dira gehienak, %32a bazterketa egoeran dago. Pobreziatik gertu dagozan gazteen kopurua asko handitu da; 30 urtetik beherakoen bazterketa-tasa batazbestekoa baino 1,5 aldiz handiagoa da eta 65 urtetik gorakoetan baino hamar aldiz gehiago emon da. Guzti honetaz berba egiteko Ana Sofi Telletxea eduko dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan. 

Bizitzeko Gitxieneko Diru Sarrerari buruzko transferentzia martiaren 16an sinatuko dabe. Zezeilaren 23an adostu eben transferentzia. Bizitzeko Gitxieneko Diru Sarreraren eta RGI-aren arteko koordinazinoa beharko litzakela esan deusku Caritas-etik Ana Sofi Telletxeak. Euskadin gaur egun RGIa pobrezia egoeran dagozan ia gehienetara heltzen da, ehuneko 70era. Tresna ona dala esan deusku Telletxeak baina beste %30 horretaraheltzeko pausuak be emon behar dirala be. Diru Sarrerak Bermatzeko Errentea (RGI) ezin da izan aurretik huts egin dauen sistema guztiaren konponbidea Caritaseko Ana Sofi Telletxearen eritxian.

Osorik irakurri