Gotzone Sagardui: "Eztabaidatzeko lekua Osasun Mahai Sektoriala da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko mar. 7a, 00:00

Osasun saila ez da Lan Harremanen Kontseiluan etzirako sindikatuek deitutako batzarrera joango. Horretaz berba egin deusku gaur Sagardui sailburuak. Sagardui salburuaren berbetan eztabaidatzeko tokia Osasun Mahai Sektoriala da.

Musukoa barrualdetan kentzeko gero eta gertuago gagozan galdetuta sailburuak iragarri dau, asteon, Zaragozan estaduko osasun sailburuen arteko batzar baten adituak entzungo dabezala eta horren ostean bateko edo besteko erabagiak hartuko dabezala. Bestalde, txertaketaren esparruan EAEn 12 urtetik gorakoen txertaketak goia jo dauen honetan indarrak umeen txertaketan jarri behar dirala uste dau Osasun sailburuak.     

Osorik irakurri