Mitxel Lakuntza (ELA): "Gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko enplegua babestu behar da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko mar. 7a, 00:00

Errusiak Ukrainaren aurka hasitako inbasinoak ziurbakotasuna ekarri dau sektore guztietara. Enpresek egoera honeri erantzuteko, enplegua babestea ezinbestekoa da ELA sindikatuaren ustez. Eta bai Jaurlaritzak eta baita Nafarroako gobernuak be neurriak eta laguntzak ezarri beharko leukiez. Fiskalidadeagaz lotutakoak bereziki. Hori azxaldu deusku gaur goizean Mitxel Lakuntza, ELA sindikatuko idazkariak. 
Fiskalidadearen paperaz gain, soldaten alde be egin dau Lakuntzak lansarien igoerea aldarrikatuta. 

Bihar Martiaren 8a izango da eta Lakuntzak epaile batek IMQ 78 garbitzaile beronartzera derrigortu dauela azpimarratu da. Lakuntzak dino sententzia honek irakurketa asko dauzakala eta emakume horreen borroka eredugarria izan dala. Bihar admisnistrazino askok soldata arrakalari buruz egingo dabe berba eta Lakuntzaren eretxian emakumeen lan baldintzarik prekarioenetarikoak azpikontratetan emoten dira.

Osakidetzan eta Bizkaiko nagusien egoitzetan dagozan lan gatazkei buruz be berba egin dogu ELAko buruagaz. 

  

Osorik irakurri