Bilboko Arriaga antzokian izango da estreinaldia. Patxo Telleriarena da dramaturgia eta zuzendaritza. Taula ganean barriz, Mikel Martinez eta Sandra Fernandez Agirre aktoreak arituko dira. Istorioak kontetan dauz Alderrayk, istorioen ehiztaria dala esan daiteke. Errealidadetik ataratako istorioak dira guztiak. Bizitzaren amaieran dago eta pertsonai bat falta daualakoan aurkitzen da morroia (Sandra Fernandez Agirre) ezagutzen dauanean. Arriagako emonaldi bien ostean birea hasiko dau "Alderray" antzezlanak Euskal Herrian zehar.