Entrenatzaile aldaketea egon da Amorebieta futbol taldean. Iñigo Velez de Mendizabal kargutik kentzea erabagi dau zuzendaritza batzordeak eta Aritz Mujika, Velezen laguntzailea aukeratu dabe taldearen ardurea hartzeko. Hamabi jardunaldi geratzen dira bigarren mailako denboraldia amaitzeko eta Amorebietak zazpi puntura ditu maileari eusteko postuak. Lehenengo urratsa datorren domekan emon gura dabe Eibarren aurkako derbian.