Plentzian kirolak hainbat izen daukaz: surfa, arrauna eta errugbia, esate baterako. Kakarraldo Errugbi taldera jo dogu. 1979an sortu zan eta 2008an bat egin eban, Mungiagaz, Uribealdean. Urko Peña jokalari ohi eta entrenatzaileagaz egin dogu berba. Uribealdea Ohorezko B maileari eusteko lehian dabil. Kakarraldo, barriz, neska-mutilak errugbira erakarten eta kiroltasunean heziten.