Josu Erkoreka (EJ): "Aurrerantzean, Ertzaintzan sartzeko, emakumeei ez jake gitxieneko altuerarik eskatuko"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko mar. 9a, 13:33

Ertzaintzan emakumeen kopurua handitu gurean, gitxieneko altueraren neurria aldatzea erabagi dabe. Orain arte egoan baldintza, altuereagaz lotutako baldintza, aldatzea erabagi dabe. Altuerea baldintza ez izatea, hori da adostutakoa. Gaur egun Ertzaintzan %85 gizonezkoak dira. Eta azken deialdian aurkeztu ziranak kontuan hartuta, hautagaien %30 emakumezkoak izan ziran. Erkorekaren arabera gizon eta emakumeen arteko desorekea gainditzeko plana martxan dago. 

"Goizeko Izarretan" saioan izan dogu gaur EJko Segurtasun sailburua. Zigor ekonomikoek Putin presidentearengan eragina izatea itxaroten dabe agintariek. Itxaropena hori da behintzat, baina guri be eragingo deuskue neurri horreek Josu Erkoreka lehen lehendakari ordearen esanetan. Enpresa batzutan hasi dira ekoizpena eteten, argindarraren prezioak behartuta. Euskadi eta Europar Batasuna energia larrialdi egoeran dagozala ohartarazo dau Jaurlaritzak. Erkorekaren eretxian ez ohiko erabagiak hartzeko sasoia da.

Sailburuak azaldu deuskunez une honetan Ertzaintza eleizagaz lotutako 58 pederastia kasu ikertzen dabil. Kopurua aldatuz doa egunetik egunera Josu Erkoreka segurtasun sailburuak azaldutakoaren arabera. Bilboko Gotzaitegiagaz zuzeneko hartuemona dabe eta beste eleizbarruti batzukaz alderatuta Bilbokoa gai honetan gardenago jokatzen dabil. 

Alberto Nuñez Feijoo PPren buruzagitzara heltzeak popularren eta EAJren arteko komunikazinoa hobetuko dauela zehaztu dau Erkorekak. Era berean eskumenen batzorde mixtoaren hurrengo batzarraz be luze eta zabal berba egin dogu Josu Erkorekagaz.  

Osorik irakurri