KAE1 ligan lehiatuko da aurten Busturialdea trainerua. Mundaka eta Elantxobeko arraun taldeak batera dabilz lanean senior mailan eta igazko denboraldian mailaz igotea lortu eben KAE2ko traineru onena izan ostean. Ez da aldaketa handirik egon arraunlari koadrilan. Izan be, Busturialdeak eutsi egin deutso igazko blokeari. Luis Angel Salvador izango da entrenatzailea aurten be. Iker Goikoetxea, Busturialdeako arraunlari mundakarragaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean. (Bermeoko arraun argaziak atariaren argazkia)