Zestaz, Neguko Txapelketea finalaurrekoetan da. Erkiaga eta Zabala finalerako sailkatuta dagoz. Bigarren bikotea zein izango dan astelehenean erabagiko da. Goikoetxea eta Aimar batetik eta Olharan eta Etxeto bestetik. Aimar Aldazabalegaz egin dogu berba. Dino gogotsu dagozala finalerako txartela lortzeko, eta nabarmendu dau holako boomik ez dauela ezagutu zestan.