10 urte beteko dauz aurten Lekittoko Deabruak taldeak. Antzerkia eta sua buztartzen dauazan taldea, herrian egiten dan Kale Antzerki jaialdi handi eta ezagunak bultzadea emonda sortu zan orain hamar urte. Ibilbide honetan hainbat ikuskizun sortu dabez. Gaur egun 20 lagun dagoz taldean. 10 Urtez 11 Sugar! lelopean, urteurrena ospatzeko, dokumentala eskeiniko da, piroteknia ikastaroa, argazki erakusketea eta herriagaz be izango da ospakizunen bat Lekeitiori eskerrak emoteko asmoz.