Liburu bat da, margoak dira, kantuak dira eta argazkiak be bai. Pello Lizarraldek idatzitako "Sastraka/Maleza" lana da abiapuntua. Hamabi atal daukaz, idazlearen esanetan, ezinezko bidai bat egiten dauan lan honek. Iraganera egindako bidaia litzateke. Lizarraldek Juan Ignacio Agorreta margolariari bidali eutson eta honek 26 koadro sortu dauz. Era berean, Imanol Ubedak izenbururik ez daukien 12 kantu sortu dauz eta Imanol Rayok hainbat argazki. Iruñean ikusi eta entzun ahal izango dira guztiak bariku honetan. Bilbon, urtarrilerarte itxaron beharko da.