Ainhoa Tirapuk bere hautagaitza aurkeztu dau emakumezkoen futbol profesionalaren presidente izateko. Athleticeko atezain ohiaren ustetan, emakumezkoen futbolak gorakada handia euki dau 2015etik aurrera baina azken urte bietan bilakaera positibo hori gelditu egin da. Emakumezkoen futbola gizonezkoen futbolearen gerizpetik atara gura dau Tirapuk.