Herriz Herri, Gautegiz Arteagan egon gara asteon. Juan Felix Naberan alkateagaz aztertu dogu udalerria zelan dagoen. Gautegiz Arteagaren arazo nagusientarikoa errepidea dala esan deusku. Erditik bi egiten dau herria. Gainera, ibilgailuak abiadura handian ibilten dira aurrera eta atzera. Arazoari aurre egiteko asmoz, aurten, espaloia zabalduko dabe eta biribilgune bi egingo ditue.