Sinadura bilketea egin dabe Amoroton eta Mendexan, mediku zerbitzua eskatzeko. Zezeilaren 3tik mediku zerbitzu barik dagozala salatuz, Arartekoari eskutitza bialdu deutse. Iaz, maiatzetik irailera be mediku barik egon ziran, eta medikua behar dabenean Lekeitioko anbulategira joan behar dabe.
Herritarren berbetan osagilearen ordutegia goizeko zortziretatik hiruretara izan beharko litzateke; astelehen, eguazten eta eguenetan kontsulta Amoroton eta martitzen eta barikuetan, Mendexan. Erreklamazino orriak bete dabez, Lehen Arretako arduradunakaz be egin dabe berba, baina orain arte ez dabe ganorazko erantzunik jaso Jone Lakak esan deuskunez.