Arnasgunetako herri txikietan euskera gitxiago, udalerri euskaldunetan gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko mar. 17a, 13:35

Euskeraren kaleko erabilerea mantendu egin da orokorrean. Herri txiki -euskaldunetan jaitsi egin da; handienetan, igo eta ume eta gazteek darabile gehien. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak egindako ikerketaren arabera, euskerearen arnasguneetan behera egin dau erabilereak %86tik %83ra. Behereakada horren atzean arrazoi bat baino gehiago dagoala esan deusku Garikoitz Goikoketxea UEMAko teknikariak. Eta bat azpimarratzekotan, hiztunen ezaugarriak aldatu egin dirala. 

Gazteek euren artean euskeraz egiten dabe. Baina beste adin tarte batzukoakaz ez; puntu horretan egin dau behera gazteen erabilereak. 
Egoereari bueltea emoteko ze faktoretan eragin beharko litzateken galdetu deutsogu UEMAko teknikaria dan Garikoitz Goikoetxeari.

Arnasguneetako herri txikiean euskerearen erabilerea jaitsi da eta udalerri euskaldun handietan mantendu edo hazi egin da.
Portzentaiarik bajuenak daukiezan udalerrien artean Orozko, Bakio eta Gatika dagoz Bizkaian. Gatikan ehuneko 39,7koa da erabilerea.
Batez be ze momentutan eta non entzuten dan gehien esan deusku Onintze Amezaga alkateak.

Osorik irakurri