Kontzertua eskeiniko dabe gaur Bilbon Esti eta Mikel Markez aita alabek. "Literaturea eta Musika Euskaraz" zikloaren barruan izango da Arriaga antzokian. "Azal Berritzen" diskoan biek kaleratutako hamar abestiek, Toti Martinez de Lezea, Pako Aristi, Alaia Martin, Jon Maia edo Joseba Sarrionaindiaren berbak eukezan. Gaurko emonaldian, biak gitarra bana hartuta, kanta honeek eskeiniko dabez, baina baita, Estik sortutako barriak be edo Mikel Markezen kanta ezagunenak. Biak dabiz abesti barriak sortzen eta leitekeena da Estik aurten diskoa kaleratzea.