Garraiolarien krisiari emoteko Espainiako gobernua berandu dabilela esan deusku gaur "Goizeko Izarretan" EAJko BBBko buruak. Borondate txarrik ez daukala uste dau baina 500 milioi euroko proposamenetik haratago zehaztasunak eskatu deutsaz Itxaso Atutxak.
Mendaldeko Saharaz Sanchezek esan dauena ikaragarria dala salatu dau agintari jeltzaleak. Espainiako gobernuaren jarrera barria Marokoko gobernuaren bitartez ezagutzera emon dala kritikau dau. Egoerea larria dala uste dau EAJk, sahararren alde nazinoarteko zuzenbideak esaten dauena kolokan jarten dalako.
Apirilaren 17an jeltzaleek Aberri Eguna Bilbon ospatuko dala zabaldu ostean Itxaso Atutxak dino aberriari gorazarre egiteak gaur egun balio handia daukala eta herritarrek nahi dabena errespetau behar dala Ukraina edo Mendabaldeko Sahara gogora ekarrita. Bestalde estatutu barrirako ponentzia berraktibetako politika munduan gauzak baretu behar dirala uste dau Atutxak.
Akordu zabalagoa jaso dauen Hezkuntza Legarako proposamenaz BBBko buruak esan dau eskola publikoa kaltetu barik itunpeko sareari bere lekua autortzen jakola. Testu barriak segregazinoagaz amaitzeko aurrerapauso handiak dakarzala gaineratu dau.