MSFko talde bat Mariupolen geratu da eta bertan gertatzen dabilenaren barri emon deusku Mugarik Bako Medikuen GKEko Nagore Eskisabelek. Gerrak eragindako baldintza krudeletan behar egiten dagozan mediku eta erizainei formazinoa emoten dabilz GKE honetatik.
Milaka ukrainarrek urten dabe euren herrialdetik Errusiaren inbasinoaren ondorioz. Errefuxiadu gehienak Poloniara joan dira, baina Moldavia eta Eslovaquiara be joan dira asko. 200mila inguru Eslovakiara heldu dira eta bi milioitik gora Poloniara. Mugarik Bako Medikuak erakundea bertan da lanean. Nagore Eskisabel Mugarik Bako Medikuak alkarteko ordezkaria geuren egon da gaur. Euskadin ehun lagunetatik 2 bazkide dirala esan deusku Eskisabelek.