Donostiako rock hirukoteak hamar kantuko diskoa osotu dau: `Itzalak, argiak´. Xabier de la Fuente taldekideak esan deuskunez, bigarren lan honetan "lehenengo diskoko iluntasunetik" aldendu dira eta "bajoi momentu batetik altxatzea" irudikatu gura izan dabe. Hurrengo asteotan hainbat kontzertu daukiez hitzartuta. Lehenengoa, bariku honetan, martiaren 25ean, Maruri-Jataben.