Aste Santuari begira, Bizkaiko landetxeetan okupazinoa %72koa da. Ikusten da jenteak urteteko gogoa daukala Nekaturretik Idoia Ezkurdiak azaldu deuskunez. Igerri dabe baita momentu honetan bizi dogun krisiagaz, Ukrainako gerreagaz, etabar gelditu egin dirala erreserbak. Urte batetik bestera, landetxe eta apartamentu turistikoetan, sarrerak ehuneko 451 hazi dira eta gaualdiak ehuneko 168. Datu baikorrak dira, baina kontuan izan behar da, irakurketea egiterakoan testuingurua.