Arantxa Tapia (EJ): "Garraiolariakaz lortutako akordua aurrerapausu garrantzitsua izan daiteke"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko mar. 25a, 13:41

Madrilen garraiolarien eta gobernuaren artean lortutako akordioa urrats garrantzitsua dala uste dau Arantxa Tapia sailburuak. Ekonomiaren garapenerako sailburuaren esanetan lortu danak lagunduko dau; baina egiturazko arazoen ganean lanean jarraitu beharra dago. Jaurlaritza eta garraiolariak mahai baten inguruan batuko dira eta daukiezan eskumenak kontuan hartuta aztertuko dabe egoerea. Alkarrizketeari aukerea emon behar jako Tapiaren berbetan. 

Enkarterrin parke eoliko bat eregiteko egitasmoa aztertzen dabilz momentu honetan Eusko Jaurlaritzan. Egitasmoa pribadua dala gogoratu deusku Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak, eta momentuz baimena eskatu dabela. Eta baimen hori aztertzen dabilzala.
Zortzi aerosorgailuk osotuko leukie parke eolikoa eta Galdames, Sopuerta eta Muskizen egongo litzatekez.

Berdelaren eta antxoaren kosteraz galdetuta arrantzaleek astelehenean itsasora urteteko erabagiagaz pozik agertu da Tapia sailburua. Argindarraren prezioaz, Bilboko etorkizuneko Parke Teknologikoaz eta nekazaritza sektoreaz be galdetu deutsagu Arantxa Tapiari. 

Osorik irakurri