LANDUE eta EUSGARA proiektuak abian Durangaldean eta Arratian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko mar. 25a, 13:21

Durangaldean enpresa mundua euskalduntzeko LANDUE proiektuak lehenengo urteurrena bete dau. Gaur lehen urteko aurrerapenak aurkeztu dabez ekitaldi baten. LANDUE proiektuagaz bat egin daben enpresak 15 dira momentu honetan eta horreei autorta egin jake. 800 langilerengan dauka eragina honek. Mireia Elkoroiribe Durangaldeko mankomunidadeko buruaz berba egin dogu horretaz.

Arratian enpresa mundua euskalduntzeko programea EUSGARA da. Eta lau urtetan 33 enpresakaz egin dabez hitzarmenak. 900 langile baino gehiagori eragiten deutse EUSGARA programeak. Enpresaren helburuetara egokitu egiten dirala esan deusku Errota fundazinotik Iratxe Goikoetxeak. Apirilaren batean Igorreko Lasarte aretoan ekitaldia egingo dabe, enpresa guzti horreek batuta. Eta ekitaldi horretan komunidade izaera indartu nahi dabela esan deusku Goikoetxeak.

 

Osorik irakurri