Trafikoaren Lege Barriak patinete elektrikoen erabilerea arautuko dau. Patinete elektrikoak eta bizikletak saltzen dabezan Elorrio eta Deustuko Malda Bikes dendara jo genduan aurreko astean. Patineteen salmentak goia jo dauela uste dau Zugaitz Ayusok. 350 eurotik gora erosi daiteke itxurazko patinete elektriko bat, baina kalidade handikoek 500-600 euro balio leikie. Mugikortasun Pertsonalerako Ibilgailuek zirkulazino agiria izan beharko dabe laster. Patinete elektrikoaren erabiltzaileei buruz itaunduta, hiru profil bereiztu deuskuz Malda Bikes-etik Zugaitz Ayusok.