Palaz, Bizkaia Opena jokatzeko aukerea eukiko dabe 3 gaztek. David Ruiz sestaotarra, Jagoba Madariaga armintzarra eta Oier Alkorta azpeitiarra dira. Guztira, 10 bikote izango dira lehian: Fusto-David Ruiz, Gaubeka-Del Rio, Necol-alkorta, Maldonado-Gordon, Ibarguren-Ibai Perez eta Madariaga-Urrutia. Iñaki Urrutiagaz egin dogu berba Lau Haizetara saioan. Pozik hartu dau Madariaga herritarragaz jokatzea.