Eleizan egindako sexu gehiegikeriak aztertzeko batzordean 23 txosten zabaldu dabez

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko mar. 29a, 14:10

Txosten horreetan 14 abade nahastuta dagozala esan deusku Carlos Olabarrik. Bizkaiko Eleizbarrutian eleizan egindako gehiegikeriak aztertzeko batzorde bat osotu eben eta Olabarri batzorde horren koordinatzailea da. Bi urte baino gehiago daroez lanean batzorde horretan. 

Eleizbarrutian martxan jarritako batzordearen lana eredugarria dala esan dabe hainbatek. Salaketea jasoten daben momentutik prozesua zein dan azaldu deusku Olabarrik. Alemaniako eta Frantziako eleizek biktimei konponetsazino ekonomikoak emongo deutsiezala esan dabe.
Geurean ez dabe honen ganean ezer esan, baina biktimak euren dirutik gastu askori (salaketea, psikologoa...) egin behar deutsela aurre, hori argi itzi nahi izan deusku Olabarrik.

Osorik irakurri