Espainiako gobernuak joan dan astean garraiolari batzukaz lortutako akordioa, momentuko egoereari aurre egiteko ondo egon daitekela uste dau Elkarrekin Podemosek. Baina garraiolarien eta kamioilarien lan baldintzak hobetu egin behar dirala. Eta egiturazko arazoak konpondu.
Iñigo Martinez Elkarrekin Podemos-IU-ko legebiltzarkidea honetaz berbaz izan genduan atzo.
Pedro Sanchezek gasaren eta argindarraren prezioa mugatzeko erabagiaz galdetuta prezio hori jaisteko ordua zala esan deusku Iñigo Martinez Elkarrekin Podemos-IU-ko legebiltzarkideak. Energia enpresei eskuhartze horregaitik konpentsazinorik ez jake emon behar Martinezen eritxian. Hezkuntza Legerako dokumentu barriaz be berba egin dogu beragaz.