Mikel Gorrotxategi: "Ezkerraldean orain dala mende batzuk bizkaieraz berba egiten eben"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko mar. 30a, 13:35

Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko arduradunak azaldu deusku Barakaldon, Sestaon, Portugaleten eta Santurtzin azeriari luki esaten eutsela. Euskerea kostaldetik desagertzen hasi zala azaldu deusku Mikel Gorrotxategik, Santurtzitik Barakaldora egin ebala atzera. Desagertzeari buruzko arrazoiak be aitatu dauz atzo Santurtzin egin geuntsan alkarrizketan. 

Berezko euskerea, luzaroen, Barakaldon  mantendu zan. Gorrotxategiren berbetan euste horretan eleizak eta politikak zerikusia euki eben. Ezkerraldeko eta Enkarterriko euskerearen historiari buruz gehiago jakiteko hainbat liburu aholkatu deuskuz Euskaltzaindiko ordezkariak. 

Osorik irakurri