Markel Onaindia iurretarra kazetaria da, hainbat urtez Anboton astekarian lanean ibilitakoa orain be kolaboratzaile dabil lantzean behin eretxi zutabea idazten. Anboto astekariaren azkeneko alean Markelek bere amamaren ahizteari buruz idatzi dau. Zoritxarrez andra horrek eta Markelen familiak frankisten itzal krudela jasan behar izan eben.
Durangoko bonbardaketaren 85garren urteurrenean Filomenari (bere amamaren ahizteari) pasau jakona azaldu deusku. Frontea Durangaldera gerturatzerakoan Markelen familiak Enkarterriruntz alde egin eban, beste askok lez. Filomena Zuazo Uribeganekoa Madrilen ebilen beharrean eta Durangora heldukeran bere familiaren etxea hutsik topau eban, frankistek hil ebela kontau deusku Markelek.
1937an desagertu zan Marcos Cengotitabengoaren lobeagaz Jose Joaquin Irazola Zengotitabengoa elorriarragaz berba egin dogu. Marcos antza egun horretan Durangora joan zan eta bonbardaketan hil zan. Bere gorpuzkinak ez dira agertu eta gaur Marcos bera eta bere familia omenduko dabe.
Jon Irazabal historialariak idatzitako liburu barriak dakarrenaz be luze eta zabal berba egin dogu.