Dana dago prest gaur hasi eta apirilaren 10ean Donostian amaituko dan Korrika abiatzeko. Lehenengo kilometroan lekukoa Amurrioko AEK euskaltegiko zortzi irakaslek eroango dabe.
Korrikako koordinatzaileak Asier Amondok, asteon esan deusku Amurrio eta inguruko herrietan oso gogotsu dabilzala. Amurrion egitarau potoloa prestau dabe goizeko 10:00etatik aurrera. Kale animazinoa, elektrotxarangea, ikuskizunak eta jatekoa izango dira. Arratsaldeko 16:00etan Kaitin Allende kazetariak gidatuta hasiera ekitaldiari ekingo deutse eta 16:30etan Korrika abiatuko da. Ekitaldia Bizkaia Irratitik zuzenean entzuteko erea izango dozue Euskal Herriko irratiek alkarlanean eskeiniko daben emisinoaren bidez
Furgonetan makina bat urte daroazan Esti Nievak kontau deusku txandaka lan egiten dabela eta euren zeregin nagusia lekukoa daroen pertsonen segurtasuna zaintzea dala.