Foro Sozialak positibotzat joten dau presoen Euskal Herriratzea, baina erritmo motelaz ohartarazo dau. Aurten Euskal Herriko lau espetxetara 80 bat preso gerturatuko dabezala esan dabe. Agus Hernan Foro Sozialeko kidea alkarrizketatu dogu gaur "Goizeko Izarretan" irratsaioan.
Beste alde batetik, Auzitegi Nazionalak 34 euskal presoren 76 baimen atzera bota dauz. Baimenak emoteko, presoek parkamena eskatzea nahi dau Espainiako Auzitegi Nazionalak. Espetxeetako tratamendu batzordeak onartutakoak ziran baimen horreek. Epai juridiko horren ondorioa presoek eurek eta senideek sufritzen dabe eta berradiskidetze prozesua be moteldu leike.