Iñaki Goiogana: "Memoria iraganerako barik etorkizunerako lantzen da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko api. 5a, 12:40

Bihar "Matxitxako" dokumentala estreinauko dabe Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian. Orain dala 85 urte Espainiako Gerran euskal kostaldea babestu eben arrantzaleen istorioa kontetan dau. 66 minutuko dokumentalak Euzkadiko Itsas Armada Laguntzailean sakontzen dau. 

Itsas indar berezian 920 pertsonak parte hartu eben, gehienak arrantzale eta marinel boluntarioak. Sabino Arana Fundazinoko historialaria dan Iñaki Goioganagaz gudaontzi honeek izan eben garrantziaz berba egin dogu. Goioganak esan deusku gaur egun Ukrainako kostaldean, Itsaso Baltzean gertatzen dabilena eta 1937an Kantauri Itsasoan gertatu zanaren artean antzekotasun bat baino gehiago dagozala.    

Osorik irakurri