Leixuri Arrizabalaga (EAJ): "Euskal hezkuntza sistema barria eregiten gabilz"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko api. 6a, 13:25

Ukrainako presidenteak atzo Espainiako diputaduen kongresuan Mariupolen oraintxu eta Gernikan 1937an gertatutakoa alderatu izana ondo ekarria dagoala uste dau Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkide jeltzaleak. "Goizeko Izarretan" irratsaioan Arrizabalagak Errusiako gobernuari guzurretan ibiltea leporatu deutso. 

Ukrainako inbasinoak eta prezioen igoerak eragindako ondorio ekonomikoei eusteko Eusko Jaurlaritza neurri barriak prestetan dabilela esan dau. Horreetariko batzuk zaurgarritasun egoeran dagozan kolektiboei laguntzeko proposamenak izango dirala aurreratu deusku Arrizabalagak.  Beste talde politikoek egindako proposamenak aztertuta EAJko ordezkariak esan dau Jaurlaritzak daukazan eskumenak kontuan hartu behar dirala eta ezin dala tranparik egin. 

Hezkuntza Legerako proposamena oso barri ona dala esan dau Arrizabalagak Legebiltzarreko ia alderdi guztiek adostuta izan dalako. Euskal hezkuntza sistema barria eregiten ari dala esan dau. Familiek eskolea aukeratu ahalko dabela baina horretarako aukerak murritzagoak izango dirala. Erroldak eta bizitokiaren zonaldea kontuan hartuko dirala azaldu dau Arrizabalagak. Hau guztia segregazinoagaz amaitzeko pausu bat izango dala  aurreratu dau. 

 

Osorik irakurri