Harkaitz Canok 2014. urtean idatzitako eta Jokin Mitxelenak ilustratutako izen bereko lanean dago oinarrituta animazinozko filmea. Imanol Zinkunegi eta Joseba Ponce dira zuzendariak. Gidoia, Harkaitz Canok berak idatzi dau Eneko Olasagastigaz batera. Esan behar, pertsonai gehiago agertzen direla filmean liburuan baino eta musika estilo gehiago. Libe Garcia de Kortazar, Lide Hernando edo Mikel Kazalis ari dira filme honen soinu bandan abesten.