Errenta aitorpenean alkartasuna bikoizteko aukerea

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko api. 7a, 00:00

 C laukia markauta, "Eliza katolikoa eta beste xede batzuk" izenekoa, bikoiztu egiten da laguntzarako emoten dan dirua. Bizkaian aukerea dago elizeari  edota "beste xede batzuetarako" %0'7 emoteko, Baina C laukia erabili ezkero, laguntza hori biderkatu egiten da eta %1'4koa da.  Horregaitik komeni da lauki hori marketea, bikoiztu egiten dalako beste batzuei laguntzeko diru kopurua. Ezer marketan ez bada, ez da bideratzen dirurik laguntzeko, Estaduak hartzen dau berarentzat. Aitorpena esgiten dabenen %27 inguruk ez dau ezer marketan. Bilboko gotzaitegitik C laukia aukeratzera animetan dabe. 

Osorik irakurri