Azken urte bietan Aste Santuko prozesinoak bertan behera itxi ostean, aurten bai ospatuko dira. Bilbon bihar hasiko dira, Doloretako Amabirjinaren prozesinoagaz. Jose Andres Etxebarria Begoñako Anaidiako kideagaz aztertu dogu Bizkaiko uriburuko prozesinoak. Lekeitiora be hurreratu gara eta Mila Urbietaren eskutik, Mingorri irudia eta gomazko karameluen inguruko ohiturea ezagutu doguz.