Kalidadezko Lehen Arreta eskatzeko huelga eguna gaur Osakidetzan. ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta Satse sindikatuek deituta manifestazinoak egingo dabez 12:00etan Bilbon, Donostian eta Gasteizen eta gitxieneko zerbitzuak zapatuetakoak izango dira. Anbulatorioetan gaur gitxieneko zerbitzua eskainiko dabe.
Lehen Arretaren egoerea larria dala esan deusku ELA sindikatutik Esther Saavedrak "Goizeko Izarretan" saioan. Eta Osasun sailak ez daukala negozietako borondaterik. Langile gehiago behar dirala eta langileen %60 behin behineko egoeran dagoala.