Bai batan zein bestean lan barriak aurkeztu nahi dabezan sortzaileek,apirilaren 18ra bitarteko epea daukie eskaerak egiteko. Sormene, Sorkuntzen Galdakaoko Plaza, maiatzaren 12tik 15era egingo da. Udagoienean egin zan eta udabarrian bueltatzen da beraz. Sormena, plazak, komunikazinoa eta transmisiñoa dira Sormeneren lan ildoak. Maiatzeko saioetan Formol Laborategiak konpainiak tailerrak eskeiniko dauz ikastetxeetan eta "Album" antzezlana eskeini. "Mauriziak ez dau inor hil" ikuskizuna eskeiniko dabe bestalde Ines Osinagak, Lorea Argaratek eta Olatz Salvadorrek.