"Eskolek, familia batzuei laguntzeko, armozuak eta askariak emon leikiez"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko api. 11a, 12:46

Pandemiaren ondorioz, 4 urtetik 14 urtera bitarteko umeen ehuneko 40k bakarrik jaten dauz barazkiak eta fruta egunero. Eta Euskadin lau umetatik batek gehiegizko pisua edo obesidadea dauka. Save The Children erakundeak txostena egin dau egoerea aztertzeko eta Pilar Kaltzada, Save The Childreneko presidenteordeak horren barri emon deusku "Goizeko Izarretan" saioan. 

Galdeketea egin dabe familien artean, krisi honek ze eragin izan dauen jakiteko. 2017ko datuak eguneratu dabez, eta egoereak txarrera egin dauela esan daiteke. Ez da elikadura bakarrik, errenta txikiko familien kasuan, ume edo nerabeek ez dabe ariketa fisikorik egiten. Elikadura osasuntsua lortzeko bidean, eskola jantokiek izugarri laguntzen dabe. Eta Save The Childrenetik uste dabe, gehiago egin daitekela; gosariak eta askariak emonda, esaterako.

Osorik irakurri