Balmasedako gurutze-bide biziduna milaka bisitariren zain

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko api. 14a, 00:00

Aste Santuko prozesinoak eta Pasino Biziduna ikusteko milaka lagun hurreratuko dira gaur eta bihar Balmasedara. Pasino Bizidunaren antzezpena bariku santuan izango da, goizeko bederatzi t'erdietan hasita. Zazpi hilabete inguru egin dabez entseguetan eta Ruben Vadillok Jesucristorena egingo dau Balmasedako Pasinoan. Bai Balmasedarentzat eta baita Enkarterrientzat be, egun bereziak dira honeek. Tradizino handiko egunak dirala esan eusku atzo Ruben Vadillok "Goizeko izarretan" saioan. 

Osorik irakurri