Apirilaren 20tik aurrera Euskadiko enpresa txiki eta ertainetan maskaren erabilerea enpresetako prebentzinorako batzordeek gestionau beharko dabe. Gogoratu egun hortataik aurrera ez dala derrigorra izango, horretaz galdetu deutsagu gaur "Goizeko Izarretan" Eusko Jaurlaritzako bozeroaleari. Zupiriak dino Espainiako Gobernuak horretaz informazinoa zehaztu beharko dauela baina enpresa bakotxean gai honetan zuhurtziaz jokatzera deitu dau.
Ukrainan gertatzen dagoanagaz oso arduratuta dago Eusko Jaurlaritza. Milaka ukrainarrek urten behar izan dabe euren etxeetatik, eta Europako edo munduko beste herrialderen batera joan. Egoerea luzatu eta larritu be egin daitekela esan deusku Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeroaleak eta prest egon behar dogula datorrenari aurre egiteko.
Gorroto delitu ugari kirolaren eremuan emoten dirala jakin dogu asteon. Zupiriak zehaztu deusku horreetariko asko futbol partiduetan izaten dirala eta gorroto mezuen egile gehienak gizonezkoak dirala. Egoera horreek onartezinak dirala eta hori saihesteko Kirol sailak aurretik erronka barri bat daukala azpimarratu dau.
Bestalde sailburuaren eretxian euskararen normalizazioak erresistentziak aurkitzen dauz gure gizartean eta horreek gainditzeko modu bakarra ahalik eta adostasunik handiena lortzea da arlo honetan. Karmele Jaiok Korrikarako idatzitako mezua poetikoa eta erabileraren aldekoa begitandu jakola esan deusku.
Era berean zinema-emonaldien eta zuzeneko musika-aretoen kudeaketaren eta zuzeneko musika sustapenaren profesional pribatuei zuzendutako COVID-19 laguntzak be aitatu doguz EJko Kultura sailburuagaz.