Eneko Andueza (PSE-EE): "Ez da erreza izango baina enplegu planaren helburuak lortuko dira"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko api. 13a, 13:35

Eusko Jaurlaritzak hurrengo bi urteetan 80 mila lanpostu sortu gura dauz, langabezia etik behera egonkortu eta beren beregi gazteen artean eta iraupen luzeko langabezia jasaten dabenen artean enplegua sortu. Enplegu saila sozialisten esku dago eta PSE-EEko idazkari nagusia, Eneko Andueza, "Goizeko Izarretan" saioan eduki dogu gaur.

Oposizinotik kritiko agertu dira Jaurlaritzak soberakinaren zati handiago bat erabili beharko leukela adierazota. Kritikea legitimoa dala dino Andueza sozialisteak, baina ez dator bat kritiketan dan horregaz.

Korrikari buruz galdetuta Anduezak esan dau ekitaldi horretan presoen argazkiak eroiezanek euskerea arma politiko lez erabilten dabela eta hori onartezina dala. Egoera horrek hizkuntzeari mesederik ez deutsola egiten gaineratu dau.

Gernikako bonbardaketaren 85garren urteurrenari buruz, Sanchezek Mendebaldeko Sahararen etorkizunaz daukan jarrereari buruz eta lan istripuen gorakadeari buruz be galdetu deutsagu Eneko Anduezari. 

 

 

Osorik irakurri