Errusiari Ukrainaren aurka hasitako gerreagaz amaitzea interesetan jakola esan deusku asteon Jon Kortazar Billelabeitia EHUko irakasleak "Goizeko Izarretan" saioan. Zenbat eta hildako gehiago egon, Errusiaren irudia kaltetuago geratuko da bere eretxian.
Jon Kortazar Billelabeitia herrialde eslabiarretan aditua da eta bere ustetan, azken baten, ikusi beharko dana da ia bere gobernua ze populazinok babesten dauen gehien, populazino ukrainarrak edo gizarte errusiarrak. Geroari begira, Errusiak izan lei Txinagaz indartzea loturak.