Basondotik urtean ia 10 mila ume pasetan dira

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko api. 23a, 00:00

Kortezubin, Basondo animalien errekuperazinorako babeslekutik urtean ia 10 mila ume igaroten dira. Eta ume horreekaz lan pedagogoikoa egiten dabela esan deusku Nerea Larrabek, Basondoko koordinatzaileak. Basurdeak, orkatzak, oreinak, azeriak, basakatuak… eta beste hainbat animalia ikusi daitekez gertutik. 

Ez da zoologiko bat, basafaunaren babesleku bat da. Eta Gorlizko errekuperazino zentroagaz alkarlanean dabilzala esan deusku Larrabek. Aste Santuan lasai egon dira. Bisitariak nondik heldu jakezan argitu deusku Larrabek. Azkenaldion Basondoko mufloiek, ardiek eta oreinek kumeak euki dabezala kontau deusku Nereak.

 

Osorik irakurri