Aurton, EuskarAbentura espedizinoan, 130 gazte Mauletik Getxora

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko api. 25a, 00:00

Osasun krisiak eraginda, 2019ko garagarriletik EuskarAbenturak ez dau espedizino formaturik izan, baina aurten bai, 130 gaztek hartuko dabe parte Mauletik Getxora egingo dan abenturan. Iker Goñi, EuskarAbenturako koordinatzaileetako bat "Goizeko Izarretan" saioan eduki dogu orain dala egun gitxi. 

Garagarrilean zehar, gazteek Euskal Herria oinez zeharkatzeaz gain euskal kulturea, geografia, hizkuntza eta gizartea ondo ezagutzeko aukerea izango dabe. Izen emotea amaituta, barikuan argitu eben nortzuk hartuko daben parte aurtengo EuskarAbenturan. Gazteek proiektuak aurkeztu behar izan dabez eta jasotako proiektuak Eusko Ikaskuntza eta PuntuEus fundazinoak aztertu dabez. Diziplina ezbardineko gazteak batu nahi dabez abentura honetarako.

Lehen mundubiraren 500 urteak beteko dira aurten. Eta horren harira, espedizinoaren gai nagusietako bat itsasoa izango da.
Espedizinoaren helburu nagusia euskerea gazteen bizitzaren erdigunera eroatea eta horregaz batera, gazte euskaldunen sare bat osotzea.

Osorik irakurri